Iosu Uribetxebarriak gose greba bertan behera utzi ostean, Herrira mugimenduak «errespetu osoa» adierazi dio presoari hartu duen erabakia medio. Era berean, Uribetxebarria eta larriki gaixo dauden hamahiru preso politikoak askatu bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi du.
Herriaren esanetan, aske izan beharko luke preso arrasatearrak «legez eta eskubidez hala dagokiolako». Horregatik, baraualdi masibo bat egingo dute bihar Donostia Hospitalean.
«Pertsona guztien giza eskubideen errespetuen alde eta bakea eta konponbidearen alde» dauden hiritar oro gonbidatu dute ekimenean parte hartzera.
Arratsaldean jakinarazi du Herrirak Baionan ere baraualdia egingo dutela ostegun honetan. Goizeko hamarretatik arratsaldeko lauetara hiriburu lapurtarrean Espainiak duen kontsulatuaren aurrean deitu dute protesta. Uribetxebarriaren eta gaixotasun larriak dituzten beste hamahiru preso politikoen askatasunaren alde egingo dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da


