Kaikuk ez du ezustekoetara tarterik utzi nahi izan eta nagusitasun osoz eraman du Portugaleteko uretan ospatu den estropada.
Jose Luis Kortaren mutilak San Miguel Ligako lehen tokian kokatuta daude eta Hondarribiarekiko tartea handitzea lortu dute beste behin ere. Gizpukoarrak bigarren tokian amaitu dute estropada, Urdaibairi hiru segundutako zigorra ezarri baitiote.
Ez da zigor bakarra izan. Epaileek Castro kanporatu baitute Astilleroren arraunekin talka egiteagatik.
Sailkapenaren goikaldean guztia ia erabakita dagoen arren, beheko postuetan ere egoera argituz doa. Zierbenarentzat bukatu da liga eta Zumaia “play off”-etan izango da. Portugalete eta Pedreñak ere maila mantentzeko borrokatu beharko dute.

Euskal Herria
Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

Euskal Herria
¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Euskal Herria
Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean

Euskal Herria
El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Euskal Herria