Naiz.info
Bilbo

Athleticek emakumezkoen ligako sailkapenaren buruan jarraitzen du

Zuri-gorriek 1 eta 6 irabazi dute Transportes Alcaine taldearen etxean. Realak ere lehen garaipena eskuratu du eta Lagunak taldeak Espanyolen aurka galdu du etxean.

Emakumezkoen Lehen Mailako sailkapenaren buruan jarraitzen du Athleticek egindako golen kopuruagatik. Bigarren jardunaldia bakarrik jokatu den arren dagoeneko 11 gol egin dituzte eta gaur sei egin dizkiote Transportes Alcaine taldeari. 1 eta 6 gailendu dira zuri-gorriak.

Realak berriz, 3 eta 0 irabazi du Zubietan Llanos Olivenza taldearen aurka. Ligako lehen garaipena eskuratu dute gipuzkoarrek.

Bestalde, Lagunak taldeak Espanyolen aurka galdu du etxean (0-1).