
EH Bilduk agerraldia egin du Donostiako Miramar Jauregian, datorren urriaren 21ean EAEn egitekoak diren hauteskundeei begira Gipuzkoako zerrenda osoa nortzuk osatuko duten ezagutarazteko.
Iragan asteburuan zerrendaburuak aurkeztu zituzten: Xabier Isasi, Pello Urizar, Marian Beitialarrangoitia, Rebeka Ubera eta Lur Etxeberria.
Haien atzetik joango dira Juanjo Agirrezabala, azken legegintzaldian EAko legebiltzarkide izandakoa; Gipuzkoako EHNEko lehendakari Iñaki Lazarobaster; Unai Urruzuno, Ondarroako alkate ohia.
Bederatzigarren postuan Turismo ikasketak egindako Diana Carolina Urrea dago eta, hamargarrenean, HUHEZIko irakasle den Lorea Agirre kazetaria.
Joan den igandean Armentian egindako ekitaldian, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zerrendaburuak ezagutarazi zituzten eta, egun bat beranduago, astelehenean, Bizkaiko zerrenda osoa egin zuten publiko.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak




