Athleticek partida irabazteko aukera bikaina izan du Espanyolen aurka (3-3), baina aldi berean galtzeko zorian izan da eta azkenean berdinketa bat bereganatu du.
Espanyol 2 eta 0 aurreratu da lehen zatian Javi Lopez eta Verduren golei esker. Athleticek erraztasunak eman ditu defentsa lanetan eta garesti ordaindu du.
Bigarren zatian aldiz, Athletic erasora irten da eta Espanyolek atzera egin du. Adurizek egin du lehen gola eta Llorentek berdinketa lortu du zelairatu bezain laster. Lehen minutuak izan dira erdiko aurrelariearentzat datorren urtean ez duela Bilbon jarraitzeko asmorik ezagutarazi zenetik.
Haizea alde izan du Athleticek eta aurretik jartzeko aukerak izan ditu, baina Longok egin du Espanyolen gola.
Aurretik jarri eta Longo kalera bidali du epaileak, minutu bakar batean bi txartel hori ikusi ondoren -gola jarraitzaileekin ospatzeagatik eta falta bat ateratzea oztopatzeagatik-.
Segituan Adurizek berdinketa ezarri du, Athleticek goi mailako bi aurrelari dituela agerian utziz. Azken minutuetan Athleticek eta Espanyolek partida irabazteko aukera gehiago izan dituzte, baina ez dute asmatu.

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso

Euskal Selekzioa-Venezuela el 14N en San Mamés, con Gobierno Agirre y exilio en la memoria
