NAIZ.INFO
DONOSTIA

Bildu eta Aralarreko hautetsiek bat egingo dute greba orokorrarekin

Datorren irailaren 26rako Hego Euskal Herriko sindikatu eta gizarte eragileek deitutako grebarekin orokorrari babesa eman diote Bildu eta Aralarreko hautetsiek.

Bildu eta Aralarreko hautetsiak, gaurko agerraldian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Bildu eta Aralarreko hautetsiak, gaurko agerraldian. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Bildu eta Aralarreko ordezkariek Donostian egin dute agerraldia, Gobernu espainolaren politika ekonomikoaren aurka deitutako greba orokorrari babesa adierazteko eta bi alderdiotako hautetsi guztiek ekimenarekin bat egingo dutela jakinarazteko.

Gipuzkoako batzarkide Iban Asenjo, Asun Fernandez de Garaialde parlamentari nafarrak, Luis Maria Salgado Arabako batzarkidetak eta Idoia Ormazabal biltzarkideak esan dutenez, bat egiten dute greba orokorrarekin, Raxoiren Gobernuak bultzatutako murrizketek «inolako onurarik ekarriko ez dutelako». Aitzitik, «zuzenean hondamendira garamatzate», nabarmendu dute.

Horrez gain, aipatu neurri ekonomikoen inposaketak erakunde desberdinen autonomiaren aurka egiten du.

Erreforma hauek, EH Bildun bat egiten duten bi alderdien iritziz, Euskal Herriaren etorkizuna «baldintzatu eta arriskuan jartzen dute» eta, gainera, bertako erakundeak «gutxiesten» ditu.

Hori dela-eta, hautetsi abertzaleek erakundeetatik erantzuna emateko beharra nabarmendu dute, bestelako zerga sistema bat ezarriaz eta «ekonomia benetan lagunduko duten» aurrekontu batzuk osatuaz.