
Hiru legebiltzarkide gutxiago izango ditu EAJk, 2009ko hauteskundeetan erdietsitako emaitzekin alderatuta. Orduan lortu zituen 399.600 botoetatik, 383.565era jaitsi da. Hots, 2009 hauteskundeetan baino 16.035 boto gutxiago lortu dituzte jeltzaleek.
Herrialdeei dagokionean, soilik Gipuzkoan igo da jasotako bozen kopurua. 2009an 112.101 hautesleren babesa jaso bazuten, oraingoan 113.978 eskuratu dute, 1.800 inguruko igoera, alegia. Jesarleku bat gutxiago izango du, 10etik 9ra jaitsita.
Araban eta Bizkaian ere jesarleku bana galdu du. 2009an baino 5.700 boto inguru gutxiago lortu ditu Araban alderdi jeltzaleak eta, Bizkaian 12.100 boto baino gehiago galdu ditu.
Iragan azaroan egin ziren Kongresurako hauteskundeekin alderatuta, 60.000 boto gehiago eskuratu dituzte jeltzaleek.
Akordio zabalen beharra
EAJk Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundean irabazi ondoren Bilboko Sabin Etxean, militante ugariz inguratuta egin duen aurreneko agerraldian, Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzaleak oso positiboki baloratu du bere alderdiak hautestontzietan jasotako babesa.
ETAren jardun armaturik gabe eta indar politiko guztien partehartzearekin egin diren aurreneko hauteskundeak izan direla nabarmendu ondoren, azaldu du hauteskunde hauetako emaitzok erakusten duela «Euskadi anitza» dela eta, beraz, akordio «zabal eta pluralak» bilatu beharko direla.
Aipatu akordio horiek hiru gai nagusiren inguruan bilatzeko konpromisoa agertu du Urkulluk: «ekonomia eta enplegua biziberritzeko, behin betiko bakea eta elkarbizitza lortzeko eta egitasmo politiko partekatua» eraikitzeko.
«Herri denon artean eta denontzat egin behar dugu», adierazi du lider jelkideak.

El periodista Fonsi Loaiza, agredido en Cádiz, denuncia el «uso del terror fascista»

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

