Enplegu Ministerio espainolak gaur egin ditu publiko urriari dagozkion langabeziari buruzko datuak. Iralarekin alderatuta, 5.255 pertsona gehio zeuden lanik gabe hilabete amaieran; guztira, 219.071 Hego Euskal Herrian.
Herrialdeka, Nafarroan 1.316 langabe gehiago zenbatu ziren urrian, iralean baino %2,65 gehiago; guztira 50.993 pertsona daude lanik gabe.
Gipuzkoan %2,73 hazi da langabezia aurreko hilabetearekin alderatuta. 47.235 langabe daude, 1.255 gehiago.
Bizkaian igoera %2,42koa izan da. Guztira 94.505 pertsona daude langabezian, irailean baino 2.231 gehiago.
Hazkunderik apalena Araban izan da, %1,75ekoa. 453 langabe gehiago daude INEMen bulegoetan izena emanda; guztira, 26.338.
Azken hamabi urteotako eboluzioari erreparatuta, ordea, Arabak ditu datu okerrenak. Herrialde horretan langabezia %19,41 hazi da 2011tik hona. Bizkaian igoera %17,66koa izan da; Gipuzkoan, %17,43koa, eta, Nafarroan, %13,90ekoa.
Urriaren amaieran Gaindegiak jakinarazi zuenez, Euskal Herriko populazio aktiboaren %14,9 dago langabezian.
Errekorra Estatu espainolean
Estatu espainolari dagokionez, langabeziak ere goraka jarraitzen du eta orain arteko marka hautsi du. 128.242 langabe gehiago zenbatu ditu Enplegu Ministerioak; guztira, 4.833.521 pertsona zeuden lanik gabe urriaren amaieran.