CiU, Artur Masen alderdiak, Bartzelonan hasiko du kanpaina, Fira paiblioian. Azken hauteskundeetako kanpaina toki berean amaitu zuen egungo Generalitateko presidenteak.
PSC, bere aldetik, Terrassan izango da gaur, bere hautagai Pere Navarroren jaioterrian. Navarro Terrassako alkatea da egun, eta kargua azaroaren 25eko bozen ondoren utziko du.
Formula berbera errepikatuko du ERCk kanpaina hasierarako. Bere hautagai Oriol Jonqueras Sant Vicenç dels Hortseko alkate da eta herriko kiroldegian ezarri dute hitzordua alderdi independentistako buruek.
PPC Castelldefelsen izango da, Manuel Reyesen herrian. Reyes alkate da baita ere, eta PPCko zerrendako bigarrena da.
ICV-EUiAk Cornellà de LLobregaten hasiko du gaua eta Terrassan amaituko du. Ciutadansek Bartzelonako Catalonia hotelean abiatuko du kanpaina Albert Rivera zerrendaburuarekin.
Solidaritat Catalana per la Independènciak (SI) Bartzelonako Lauren zinemetan ezarri du hitzordua.
CUPek Gràcia auzoko Centre d'Art Tradicionarius-en abiatuko du kanpaina, ‘Versos i cançons’ deitutako ekitaldian. Bartzelonako hautagaia den David Fernandez egonen da bertan, Feliu Ventura, Pau Alabajos, KOP, AtVersaris eta abarren parte hartzearekin. Ekitaldia bukatuta, lehenengo enkartelada egingo dute.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

