Naiz.info
Bilbo

Athletic sufritzera kondenatuta dagoela ematen du (2-1)

Lehen zatian erraz gainditu dute Sevilla San Mamesen, baina hamabost minutu falta zirenean Herrera kaleratu du epaileak eta segituan Iraolak penalti bat egin du. Zuri-gorriek azken jokaldirarte sufritu behar izan dute partida irabazteko. [Partidaren xehetasunak]

De Marcos eta Susaetak egin dituzte Athleticen golak. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)
De Marcos eta Susaetak egin dituzte Athleticen golak. (Monika DEL VALLE / ARGAZKI PRESS)

Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldeak bere bi aurpegiak erakutsi ditu Sevillaren kontrako partidan. Lehen zatian nagusi izan dira zuri-gorriak eta bi goleko abantailarekin heldu dira atsedenaldira. De Marcos eta Ssuaetak egin dituzte golak.

Bigarren zatian aldiz, Sevillak pausu bat eman du aurrera eta Athletic sufritzen hasi da. Andaluziarrak partidaren kontrola lortu dute eta hamabost minutu falta zirenean bukaerara heltzeko zuri-gorriek burua galdu dute.

Lehenengo Herrera kanporatu du epaileak bigarren txartel horia ikusita eta hurrengo jokaldian Iraolak penaltia egin du. Sevillak ez du barkatu eta azken unerarte berdinketa lortzeko zorian izan da.