Naiz.info
Iruñea

AHTren aurkako salaketa ekintza Iruñeko katedralean

Abiadura Handiko Trenaren aurkako aktibistek makroproiektua salatzen duen pankarta handi bat zintzilikatu dute Iruñeko katedraleko dorreetako batetik.

AHTren aurkako ekimena, Iruñeko katedralean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
AHTren aurkako ekimena, Iruñeko katedralean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Kartelean «Ayunto Anti-TAV» eta «AHT Stop» zioten hitzak irakur zitezkeen. Mugitu kolektiboko kideek informazio orriak banatu dituzte behekaldean, AHTak nafarrei «platera hutsik» uzten diela ohartaraziz, eta aberatsak diren lurrak deuseztatuko direla azpimarratuz.

Beren iritziz «zementu eta hormigoizko politikak ekarri gaitu» egungo egoera ekonomikora eta AHTren obrek aurrera jarraitzen duten bitartean, aurrera darrai baita ere «prekarietateak eta baztertze sozialak».