Naiz.info
Gasteiz

Arantza Quiroga izango da PPko bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean

Ordezko bozeramaileak Borja Semper, Iñaki Oyarzabal eta Laura Garrido izango dira. Inbestidurarako epeak mozteko eskatu dio Antonio Basagoitik Iñigo Urkulluri, «desbogernu» egoera ahalik eta gutxien luzatzeko.

Quiroga, ezkerrean, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko Mahaiko presidente berriarekin batera. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Quiroga, ezkerrean, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko Mahaiko presidente berriarekin batera. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Arantza Quirogak Anton Damborenea alderdikidearen lekukoa hartuko du Gasteizko Legebiltzarreko PPko bozeramaile gisa. Hala adierazi du PPko EAEko presidente Antonio Basagoitik prentsaurrean.

Ordezko bozeramaleak Borja Semper, Iñaki Oyarzabal eta Laura Garrido izango direla ere iragarri du.

Basagoitiren aburuz, Quirogak «Legebiltzarrean esperientzia eta lidertza politikoa» ditu eta pertsona «erabakigarria» da alderdiaren baitan.

PPko liderrak, bestalde, inbestidurarako epeak mozteko eskatu dio EAJko buru Iñigo Urkulluri, «desgobernu» egoera ahalik eta gutxien luzatu dadin.

Lehendakari gisa kargua hartu aurretik, hurrengo urterako aurrekontuen zirriborroa presta lezakeela iradoki dio, eta horiek aurrera atera ahal izateko akordioak bilatzen hasi.