NAIZ.INFO
BASUSARRE

Higiezin bulego baten aurka eraso egin dute Basusarrin

Higiezin enpresa baten bulegoa erasotu dute hainbat ezezagunek bart goizaldean. Ez da suterik piztu eta kalte materialak ere txikiak izan dira. Parisko auzitegiak ikerketa ireki du.

Higiezin bulegoak erasoaren ostean hartu duen itxura. (KAZETA.INFO)
Higiezin bulegoak erasoaren ostean hartu duen itxura. (KAZETA.INFO)

Bart goizaldeko 02.30ak aldera higiezin enpresa baten bulegoari eraso egin diote Basusarrin, ‘Sud Ouest’ hedabideak adierazi duenaren arabera.

Ez da suterik piztu eta kalte materialak txikiak izan dira. Bulegoaren fatxadan «Euskal Herria ez dago salgai» leloa agertu da, euskaraz eta frantsesez idatzirik.

Christian le Clezio higiezin enpresaren jabeak harridura agertu du erasoaren ostean, aipatu hedabideak adierazi duenez. «Ez dut ulertzen zergatik erasotzen dioten agentziari eta ez notario edo banketxeei, gu bitartekari soilak gara», aipatu du.

Ikerketa abiatu du Parisko auzitegiaren sekzio antiterroristak.