NAIZ.INFO
GASTEIZ

Jon Etxeberria izango da Osakidetzako zuzendari nagusi berria, Julian Perez Gil ordezkatuz

Osakidetzaren administrazio kontseiluak zuzendari berria izendatu du; Jon Etxeberria Cruz izango da aurrerantzean entitatearen burua, Julian Perez Gil ordezkatuz postuan.

Osakidetzaren administrazio kontseiluak Jon Etxeberria Cruz izendatu du erakundeko zuzendari nagusi berri bezala, modu horretan, Julian Perez Gil ordezkatuko du entitatearen buruan.

Hala adierazi du Lakuako Gobernuak prentsa ohar baten bidez. Zuzendari berriak 57 urte ditu eta Enpresa Zientzietan eta Enpresen Administrazioan lizentziatua da. Besteak beste, Osakidetzako gestio ekonomikoaren buru izan da.

Egun, Donostiako Onkologia Institutuko zuzendari-kudeatzailea da.