
Markel Ormazabal euskal preso politikoa gaur goizean geratu da aske. Goizeko 9.00etan atera da Ocañako espetxetik sei urtetako espetxe zigorra bete ondoren.
Ormazabal Jarrai, Haika eta Segren kontrako auzian zigortu zuten beste hainbat gazterekin batera 2007an eta geroztik kartzelan izan da. Bilboko Esperantza frontoian atxilotu zuen Ertzaintzak.
Juventudes Castellanas gazte erakundeak Vallekasen duen lokalean egin diote lehen harrera Ormazabali eta bertatik egindako adierazoenetan pozik agertu da kartzelatik irten berri. Bere lehen adierazpenetan azaldu duenez, espetxe barruko egoerak okerrera egin du azken urtean eta tentsioa igo egin da.
Ildo horretan, presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioa oso garrantzitsua dela nabarmendu du baina «ordena hautsi» eta urteroko zitaren ordez urte osoko lana bihurtu behar dela esan du.
Liher Rodriguez ere Ocañako espetxetik bertatik irten da gaur aske, honen kasuan fidantzapean. Bilbon ‘ongi etorri Liher’ esaldia zeraman pankarta ikusi ahal izan dugu.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»



