NAIZ.INFO
IRUÑEA

Emakume bat eta bere iloba hil dira Larraian izan den istripuan

35 urteko emakume bat eta bere 10 urteko iloba hil dira eta beste lau lagun zauritu dira gaur goizean Larraiako kontzejuan, Zizurren, gertatu den trafiko istripuan.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, goizeko 8.00ak aldera istripua izan dute bi autok NA-7015 errepidean, Larraiako kontzejuan (Zizur). Autoetako bat bidetik atera da eta bertan zihoazen hiru bidaiariak ibilgailutik atera direnean atzetik zetorren beste auto bat ere errepidetik atera da eta harrapatu egin ditu.

Ezbeharraren ondorioz lehenengo autoaren gidaria, Iruñeko 35 urteko emakume bat, eta bere 10 urteko iloba, Zizur Nagusiko bizilaguna, hil egin dira. Hildako neskatoaren 12 urteko anaia larri zauritu da.

Bigarren autoan zihoazen beste emakume bat eta adin txikiko bi ere zauritu dira, baina arin. Nafarroako Ospitalera eraman dituzte zauritu guztiak.