ELAk ohar bidez salatu du Barcenas kasuaren harira PPren goi mailako postuetan ustezko ordainketak egon izana. Bere iritziz, gertatzen ari den guztiaren zergatia «egiturazko errealitate bat da. Krisia ez da soilik auzi sozial eta ekonomiko bat: politikari eta demokraziari berari eragiten dio».
Gaur argitaratutako informazioek frogatzen dute, sindikatuaren aburuz, Gobernu espainolaren erabakiekin etekina lortu duten enpresek «PPri zerbitzuak ordaindu egiten dizkiotela».
«Ordainketa horiek jaso dituen arduradun politiko batek ere ez luke bere karguan jarraitu beharko, ezta minutu bat gehiago», nabarmendu du.
Bere iritziz, «gutxieneko maila demokratikoa» duen Estatu batean halako gertakari «larriak» egonez gero, Gobernuak dismisioa emango luke eta ikerketa judizial independente bati ekingo liokete, ardurak garbitzeko. Eta hori da ELAk eskatu duena.
Ildo horretatik, elkarretaratzea deitu du datorren astelehenean, otsailak 4, Gobernu espainolak Bilbon duen azpiordezkaritzaren aurrean. PPren Gobernuak dituen erantzukizun politikoak «berehala garbitzeko» eskatuko du ELAk.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años


