
Milaka pertsona bildu dira Hendaian Seaskak Baionako suprefetaren erabakiaren aurka deitu duen manifestazioan. Bertaratu den ordezkaritza anitza izan da eta bertan izan dira, besteak beste, Hiriart (UMP), Etxegarai (Modem) edota Ezenarro (PS).
Hegoaldeko ordezkaritza ere egon da presente protestan. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea eta Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidea, esate baterako, bertan izan dira.
Hendaiako alkateak eta Paskal Indo Seaskako presidenteak hartu dute hitza amaierako ekitaldian. Azken honek esan duenez, eurek ez dituzte «aisialdi» guneak sortzen, «ikastolak baizik». Horregatik, euskaraz osoki bizitzeko berme bakarra direla aldarrikatu du.
Eurena «proiketu» bat dela azaldu du Indok, «etorkizuna duena», eta oraingoa bezalako erasoen aurrean beti zutituko direla esan du.
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak lege baten beharra dagoela azaldu du. «Suprefetak aldatuz doaz, baina guk hemen jarraitzen dugu. Ezin dugu suprefeta bakoitzaren erabakien menpe egon».
Hori horrela, «funtzio publiko» bat egiten dutela eta, diru publikoaren beharra ere aldarrikatu dute.
Aurrera begirako mobilizazioen berri eman dute. Astelehenean, esate baterako, Baionako suprefetaren aurrean elkarretaratzea deitu dute. Egoerak horrela jarraitzen duen bitartean mobilizazioekin jarraituko dutela azaldu dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker
