Naiz.info
Bilbo

Mercadonak 25 saltoki irekiko ditu EAEn hurrengo sei urteetan

Valentziako supermerkatu kateak 50 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten du. 25 saltoki irekiko ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian datozen sei urteetan.

Pasa den urtarrilaren 4an Marcadona Nafarroara heldu zen Antsoainen lehenengo saltokia zabaldu zuenean. Orain, Nafarroatik Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiara jauzi egin nahi du Valentziako kateak.

Mercadonak 2014 amaierarako edo 2015 hasierarako ireki nahi du lehenengo saltokia, eta hurrengo sei urteetan beste 24 zabalduko ditu.

Guztira 50 milioi eurotako inbertsioa egingo du supermerkatu kateak eta hainbat lanpostu sortzea espero da.