NAIZ.INFO
ZARAGOZA

Bilboko enpresa bateko langile bat hil da Zaragozan, intoxikatuta

Bilboko enpresa bateko langile bat hil da eta beste bi oso larri daude, Zaragozan zuten etxean karbono moxidoz intoxikatuta.

Bilboko enpresa bateko langile bat hil da eta beste bi oso larri daude, karbono monoxidoa arnastu ondoren.

Hiru beharginak, portugesak, Sacyr-ek azpikontratatu duen Bilboko enpresa batentzat ari ziren lanean Zaragozako Puerto Venecia merkataritza gunean.

Goizean lanera agertu ez direnez, obretako arduraduna haien etxera joan da, Delicias auzoko Montañes kalera. Atea jo eta erantzun ez diotenez, behatxulotik begiratu eta hiru gorpu ikusi ditu.

Suhiltzaileei deitu die eta atea bota ondoren lurrean topatu dituzte hirurak, konorterik gabe. Bat hilda zegoen eta beste biak Zaragozako ospitalera eraman dituzte, egonkortu ondoren.