–Utzi behin bakarrik erabiltzen diren plastikozko ur-botilak erabiltzeari. Iturriko ura behin bakarrik erabil daitezkeen plastikozko botiletan banatzen den ura bezain segurua da ia kasu guztietan, edo gehienetan. Horrenbestez, behin eta berriz erabil daitekeen botila bat erosi eta erabili dezakegu.
–Erosi bilgarririk gabeko elikagaiak, horrela, kontsumitutako bilgarrien material kopurua murrizten lagunduko baitugu.
–Ez erabili plastikozko poltsarik janari-dendetan. Urtero, ehunka milioi plastikozko poltsa baino gehiago erabiltzen dira mundu osoan. Gainera, arinak eta finak direnez, haizeak oso erraz eramaten ditu berarekin. Horregatik, erabili poltsa berrerabilgarriak.
–Esan «ez» banaka banatuta dauden zatiei, bilgarri gehiegi dituzten produktuei eta ‘erabili eta botatzeko’ beste plastiko batzuei.
–Erabili ontzi berrerabilgarriak bazkariak eta hondakinak jasotzeko. Plastikozko poltsak bezain
erabilerrazak dira eta kalte gutxiago eragiten dizkiote planetari.
–Erosi termo berrerabilgarri bat kafea, tea eta erositako beste edariak edateko. Pentsa zenbat tapa aurreztu ditzakegun, baita paperezko edalontziak ere.
–Erosi musika eta bideoak modu elektronikoan. Horrela, plastikoa eta zelofana daramaten disko eta kaxa gutxiago sortuko dira.
–Bilatu beste bilgarri batzuk. Produktu asko (freskagarriak, detergenteak…) plastikoa baino errazago birziklatu daitezkeen beste bilgarri batzuetan eskain daitezke, aluminioa edo kartoia, esate baterako.
–Erosi eta saldu bigarren eskuko produktuak. Normalean kontsumitzen ditugun artikulu asko bigarren eskuko dendetan aurki ditzakegu, horrela, hondakinetan amaitzen duten plastikoen kopurua murriztuz.
–Plastikoa erabili behar den kasuetan, birziklatu. Horrela, plastiko askoren bizitza zikloa luzatu ahal izango dugu beste objektu erabilgarri eta polit batzuk sortu.