Naiz.info
Trapagaran

Azken pedal kolpean irabazi du Henaok Lejanako malkarrean

Lejanan ozta-ozta, azken pedal kolpean, eskuratu du garaipena Sergio Henaok Carlos Betancurri azken metroetan aurrea hartuta. Amets Txurrukak berriz ere jardunaldi ona osatu du.

Igotzaileentzat etapa aproposa izan da gaurkoa. (ARGAZKI PRESS)
Igotzaileentzat etapa aproposa izan da gaurkoa. (ARGAZKI PRESS)

Hirugarren etapa osatu du tropelak Euskal Herriko Itzulian. Gasteiz eta Trapagaran artean, 164,7 kilometrotako ibilbidea osatu dute, eskalatzaileentzat aproposa lau mendateekin: Zarate, Humaran, Reineta eta Lejana.

Lau lagunek osatu dute eguneko ihesaldi nagusia, tartean, Amets Txurrukak. Caja Ruraleko txirrindularia Itzuli ona egiten ari da, eta gaurkoan ere mendiko lidertza defendatu du. Alboan izan ditu Mikel Landa (Euskaltel-Euskadi), Romain Bardet (AG2R) eta Dani Navarro (Cofidis).

Hogeita hamar kilometro pasatxo eginda abiatu dute ihesaldia lau gizonek eta txirrindulari bizkaitarrak fin defendatu du mendiko elastikoa. Lehenengo postuan igaro da Zarate, Humaran eta Reinetako gainetatik.

Helmugarako bederatzi kilometro faltan, ordea, tropelak irentsi egin ditu.

Orduan abiatu dute Puchetaseko igoera. Tropeleko hainbat gizon atzean geratu dira, baina faborito nagusiak aurreko postuetan mantendu dira. Igor Anton eta Samuel Sanchez nahiko larri ibili dira zenbait momentutan.

Puchetasen behera, hiru kilometro faltan, tartea ireki dute Betancur (AG2R) eta Carusok (Katusha). Atzean, faboritoak elkarri begira eta erritmoa geldi.

Sergio Luis Henaok (SKY) atzetik erasoa jo eta lasterketa bururaino heldu da. Atzean, Alberto Contadorren taldea gertu.

ejanako malkarrean erakustaldia eman dute eta ozta-ozta eskuratu du garaipena txirrindulari kolonbiarrak, Betancurren aurretik helmugaratuta, azken pedal kolpean. Etapaz gain, sailkapen nagusian ere lider da.