Naiz.info

Lurralde Elkargo bakarra sortzearen kontrako bozka nagusitu da Alsazian

Alsaziako herritarrek galdeketa baten bitartez erabaki ahal izan dute lurraldearen antolaketa eta erreferenduma balizkoa izateko gutxiengoak parte hartu duen arren, elkargo bakarra sortzearen kontrako bozka nagusitu da.

Lurralde elkargo bakarra sortzearen kontra bozkatu dute gaur Alsazian. Erreferenduma balizkoa izatekoa beharrekoa zen hautesleen %25aren parte hartzea, baina lortu arren ezezkoa atera da.

Alsaziako herritarrek erreferendum bidez aukeratu ahal izan dute Bas-Rhin eta Haut-Rhin departamenduetako kontseilu nagusien eskumenak eta Alsaziako Eskualde Kontseiluarenak erakunde bakar batean biltzen zituzten.

Haut Rhinen ezezkoak irabazi du eta Bas-Rhinen berriz, baiezkoak. Bi departamenduen onespera behar zuen proiektuak. Beraz,  Alsazia lurralde elkargo bakarrean biltzeko egitasmoak ez du aurrera egin. Bretainian, Normandian eta baita Euskal Herrian ere jakinmin berezia sortu du galdeketak. Hain zuzen ere, Ipar Euskal Herrian lurralde elkargoaren aldeko aldarrikapena indartzeko ekimen berriak proposatu berri dituzte.