Naiz.info
Donostia

Urquijok helegitea aurkeztu du Aldundiak Xalbador Kolegioari egindako ekarpenaren aurka

Gobernu espainolak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijok Gipuzkoako Aldundiak Xalbador Kolegioari egindako 600.000 euroko ekarpena helegiteko eskatu dio Estatuko Abokatutzari, lurralde eskumenak urratu dituelakoan.

Gipuzkoako Aldundiak atzokoan iragarri zuen Kanboko Xalbador Kolegioari 600.000 eurotako diru-laguntza emateko asmoa. Ikastola eraberritzeko lanetan baliatuko da ekarpena.

Urquijoren ustez, ordea, Martin Garitanok zuzendutako Aldundiak lurralde eskumenak urratu ditu erabaki honekin eta Estatuko Abokatutzari helegitea jartzeko eskatu dio.

Euskararen laguntzarako egindako ekarpenak ere eskumenak urratuko lituzkeela iritzi dio, eremu horren ardura, bere esanetan, Lakuako Gobernuaren esku baitago.