Naiz.info

Irujo eta Zabaletak irabazi dute binakakoa, Pablo Berasaluzek min hartu ondoren

Finala bertan behera gelditu da Irujo eta Zabaleta 4 eta 6 irabazten zeudenean. Pablo Berasaluzek min hartu du hankan eta ezin izan du jarraitu.

Berasaluzek min hartu du eta ezin izan du jarraitu. (ARGAZKI PRESS)
Berasaluzek min hartu du eta ezin izan du jarraitu. (ARGAZKI PRESS)

Ilusio handia zeukan Pablo Berasaluzek binakako finalean. Bilboko Bizkaia frontoian jokatu behar zen eta aspaldiko partez, bizkaitar batek etxean, txapel bat irabazteko aukera zeukan. Gainera, txapelketa bere hildako aitaren izenarekin jokatu nahi zuen -Berasaluze II-.

Berasaluzek irabazteko egun aproposa, baina partida hasi eta gutxira orpoko zaina apurtu du eta ezin izan du jarraitu.

Lesio larria dela esan dute medikuek eta sei bat hilabete jokatu gabe egon beharko du. Berasaluze zaleak agurtzera irten da eta sekulako txalo zaparrada jaso du.

Finala bertan behera gelditu da eta Irujo eta Zabaletak irabazi dute 2013ko txapela. Irujoren laugarren txapela da binaka eta Zabaletaren lehenengoa.