Realak beste erakustaldi bat eskaini du Valentziaren kontra Anoetan (4-2). Partida orekatua izan da eta bi taldeak maila altua erakutsi dute. Txapeldunen Ligako partida izan da eta Realak prest dagoela erakutsi du lortutako garaipenarekin.
Valentzia aurreratu da markagailuan Soldadoren bitartez. Realaren erantzuna azkar etorri da eta Iñigo Martinezek berdinketa ezarri du atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatian etorri da onena. Chory Castrok bigarrena egin du Agirretxek gidatutako kontraeraso bikain batean eta partida bukatzeko hamar minutu falta zirenean Agirretxek hirugarrena egin du.
Pozak ez du askorik iraun Anoetan, Jonasek 3 eta 2koa egin baitu arauzko denbora bete aurretik. Eta luzapenean Agirretxeren gol bikaina heldu da. Zoramena harmailetan, sekulako denboraldia egiten ari den Realaren garaipena ospatzeko.

Entre renovación, descontrol y escabechina

Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV
