Joxe Landak GARA egunkarian iragartzen duenez, eguraldiak eutsi egingo dio gaur hobetzeko joerari, akats txiki horiek konponduz. Azkar geratuko dira bazter guztiak garbi eta txukun, eguzkiari lan leku ederra jarriz. Ekialdeko haize leunak ipar ukitu apur bat ibili arren, tenperaturak irabazi egingo du zertxobait, epel puntu goxoa harrapatuz. Antizikloiak Europa aldera egingo du eta modu hobean harrapatuko gaitu.
Biharko berriz, ekialdeko haize leunak hego ukitua ibiliko du eta tenperatura igoko du. Epeltasuna maila egokian eta eguzkiaren distira ere areagotu egingo da. Goialdeak sano eta behe lainorik inon ere ez. Ederki babestuko gaitu Europako antizikloiak hurrengo egunetarako giro ona bermatuz.

Euskal Herria
«Si hay un acuerdo con el estatus, será porque supone un salto»

Bizkaia
Detenido un hombre de 45 años por matar presuntamente a su pareja en Basauri

Bigarren kafea
«Juantxo taberna ezin daiteke ulertu euskararik gabe»

Euskal Herria
Asuntos Internos investiga si la Ertzaintza pudo evitar el ahogamiento en la operación de Irun

Mundo