Gaur goizaldean frantses poliziak sei euskal militante atxilotu izanak Euskal Herriko prozesua «blokeo» egoeran dagoela erakusten du EH Bilduren ustetan. Hala, estatu frantses zein espainolak «konfrontazio eta blokeo» jarrera baten aldeko apustua egiten dutela salatu du, prentsa ohar baten bidez.
Konponbide prozesuari jarrera «eraikitzaile» batekin heldu beharrean, honi «bizkarra» ematea gaitzetsi du eta «errepresioan eta kriminalizazioan» oinarritutako jarduerei eustea egotzi die gobernuei.
Testuinguru horretan, «harrigarria» iruditzen zaio koalizioari EAJk hartu duen jarrera. Atxiloketekin jarraitzea «normaltzat» jotzea salagarria dela uste du eta estatuen estrategiaren «berme» izatea egotzi die jeltzaleei. «Bere garian egin bezala, Aieteko bideari eusteko eskatzen diogu EAJri», luzatu zaio Urkulluren alderdiari.
Konponbidearen bidean aurrera egiteko konpromisoan berretsi da EH Bildu, «Euskal Herriak bakea eta normalizazio politikoa nahi duelako, behar duelako eta aldarrikatzen duelako».
Datozen orduetan hainbat eragile politiko eta sozialekin bilera erronda bat abiatuko du koalizioak. Bilera horietan, dituen kezka, hausnarketa eta konpromisoak jakinaraziko ditu EH Bilduk.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

