NAIZ.INFO
BILBO

Edu Perez de Anuzita euskal preso politikoa aske gelditu da

Hamazortzi urtez espetxean izan ondoren, Edu Perez de Anuzita preso igorreztarra aske geratu da. Gauean espero da Loiuko aireportura iristea eta bertan egingo diote lehen harrera.

Edu Perez de Anuzita, Murtziako espetxetik atera ondoren. (@zorroztarrie)
Edu Perez de Anuzita, Murtziako espetxetik atera ondoren. (@zorroztarrie)

Edu Perez de Anuzita euskal presoa etxera bidean da, lehen orduan Murtzia II espetxetik atera ondoren.

Gaueko 23.00 aldera iritsiko da Loiuko aireportura eta bertan lehen agurrak jaso ondoren, Deustuko Herriko Tabernan egingo diote aurreneko harrera.

Asteburuan, aldiz, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Arratian Perez de Anuzitari ongietorria emateko.