
Saiatu elkarteak Deustuan duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute eguerdian, Joseba Larrinagaren omenez. Isila izan da, eta txalo zaparrada batekin bukatu da.
Bertan izan dira hainbat atleta eta txirrindulari –Javier Conde, Mohamed Dif, Imanol Martinez, Aitor Oroza eta Victor Hugo Garrido, besteak beste–, eta Saiaturen izenean Txema Alonsok hartu du hitza. Kirol Egokituaren Euskal Federazioko ordezkariak ere izan dira, baita ONCEkoak ere.
Joseba Larrinaga herenegun hil zen Aramaion, txirrindan zihoala auto batek harrapatuta. 1996ko eta 2000ko Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta zilarrezko domina irabazi zuen maratoian. 1998an munduko txapelketan txapeldunorde izan zen, diziplina horretan.
Música
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Euskal Herria
Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

Mundo
Alto el fuego bilateral durante dos semanas e Irán garantiza el «paso seguro» por Ormuz

Euskal Herria
Abogados Cristianos denuncia a la rapera Tokischa por un topless en una basílica de Donostia

Euskal Herria