
Cordenons eta Montasio arteko bidea osatu du gaur tropelak, 167 kilometrotakoa eta profil gogorrekoa. Passo Cason di Lanza eta Montasio bera izan dira eguneko bi protagonista nagusiak. Lehen mailako igoerak biak eta talde nagusian hortzak estu-estu jarri dituztenak.
Garaipena Sky taldeko Rigoberto Uranentzat izan da. Bakarrik heldu da Montasioko helmugara, atzetik Nibaliren taldea zuelarik. Txirrindulari italiarrak maglia arrosarekin jarraitzen du, nahiz eta zenbait segundu galdu dituen.
Gaziagoa izan da Bradley Wigginsentzat hamargarren etapa. Giroa irabazteko faboritoetakoa dena makal agertu da eta sufritzea egokitu zaio gaurkoan. Segundu ugari galdu ditu helmugan.
Beñat Intxausti faborito nagusienekin izan da.
Jarraitu Giroa NAIZeko webgune berezian.

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo

Hernani y Errenteria responden con hechos a las insinuaciones de Insausti sobre el sinhogarismo

Revuelta de carros en Donostia para denunciar que «cenar no es un delito»

La huelga de técnicos condiciona una Aste Nagusia modificada para salvar el concierto de ETS
