
Josu Ziganda eta Karlos Apeztegia euskal presoak aske geratu dira bart, NAIZek jakin ahal izan duenez.
Apeztegia Puertoko kartzelan zegoen eta 22 urte zeramatzan espetxeratuta. NAIZi azaldu dionez, oraindik harrituta dago ez baitzuen espero aske geratzea.
Zigandak, bere aldetik, 24 urte eman ditu espetxean eta egun Jaenen zegoen. Eguerdi aldera iritsi da Errenteriara eta harrera egin diote senide eta lagunek.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak iragarri du Zigandaren askatasuna helegingo duela Auzitegi Gorenean, 197/2006 sententzia aplikatu ez zitzaiolako.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Euskal Herria
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Euskal Herria
Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

Euskal Herria
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual

Música