NAIZ.INFO
IRUÑEA

Kirolak eta aldarriak bat egingo dute larunbatean Leitzan, Euskal Herria Mendi Erronkan

Ofizialtasunaren aldeko aldarria, leihaketa eta festa giroa uztartuko ditu berriro ere Esaitek, datorren larunbatean Leitzan egitekoa den Euskal Herria Mendi Eronka lasterketan.

Larunbat honetan aurreneko aldiz egingo den Euskal Herria Mendi Erronkaren aurkezpena egin dute Esaiteko kideek Leitzako Udalean.

Kirolak, festak eta aldarrikapenak bat egingo dute larunbatean herri horretan, bai lasterketan eta bai ondoren antolatutako ekitaldietan.

Lasterketak Leitza izango du abiapuntu –goizeko 7.00etan–, eta helmuga –eguerdiko ordubata aldera–. 65 kilometroko luzera eta 6.000 metroko desnibela izango du.

Esaiteko kideek nabarmendu dutenez, oso pozik daude erantzunarekin, dortsal guztiak –500 baino gehiago– janzteko izena eman baitu jendeak. Gehienak Euskal Herrikoak diren arren, geure mugetatik kanpokoak ere izango dira Leitzako lasterketan parte hartzen. 

Proba desberdinak izango dira, tartean Kilometro Bertikala edota taldekakoa.

Horrez gain, egun osorako egitaraua antolatu dute Leitzan, eta bertaratzeko deia egin du Esaitek.