NAIZ.INFO
DONOSTIA

Politika feminista eraberrituko du LABek, ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berrira egokituz

Egungo ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berriari erantzungo dion politika feminista baten beharra aldarrikatu du LABek eta, bide horretan, politika feminista eraberrituko duela iragarri du.

LABen politika feminista eraberrituko duen jardunaldi batzuen berri eman dute prentsaurrean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
LABen politika feminista eraberrituko duen jardunaldi batzuen berri eman dute prentsaurrean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

LABek bere politika feminista eraberrituko duela iragarri du gaur Donostian eman duen prentsaurrekoan. Bertan izan dira Ainhoa Exaide sindikatuko idazkari nagusia, eta Izaskun Garcia eta Zaloa Ibeas LABeko kideak.

Iragarri duten eraberritzeak ziklo sozio-ekonomiko eta politiko berriari erantzungo diola aurreratu dute, garai berrietara egokituz.

Bide horretan, bihar izango dute lehen mugarria, sindikatuko lehen lerroko emakume militante guztiak Altsasun bilduko baitira jardunaldi batzuen baitan.