Goizeko 10.00etan ireki dira Pello Mari Otaño ikastetxeko soinketa gelako ateak, atez atekoaren inguruko bozketarako, Zizurkilen. Herritar talde batek hautestontzietan ikuskaritza lanetan aritzea eskatu du, baina eskubide hori ukatu egin diete.
Bozketa «inolako kontrolik gabe» egiten ari direla salatu du Aizpea Zabalak herritar horien izenean. «Aurrez esan genuen bezala, gure ustez galdeketak ez ditu gutxieneko demokratikoak betetzen», esan du Aiurri aldizkarian.
Bere iritziz, galdeketa «festa pribatu batean» bilakatu du Tolosaldea Txukun plataformak eta «garbi eskatu nahi diogu Zizurkilgo Udalari ez kontuan hartzeko hemen bildutako datuak, inongo baldintza minimorik eta kontrolik gabe bilduak izan direlako».
Bere aldetik, Patxi Amantegi Tolosaldea Txukun plataformako eledunak adierazi du «azken momentuan eta modu ez egokian» hurbildu direla herritar horiek ikuskaritza eskaerarekin. «Denbora asko daramagu hau antolatzen eta nahikoa denbora izan dute prozesuan sartu ahal izateko», nabarmendu du.