
Korsikan hirugarren eta azken etapa egin du Tourrak gaur. Aiacciu eta Calvi artean 145 kilometroko ibilbidea egin dute eta erasoak eta ihesaldi luze bat izan dira protagonista.
Azkenean, ordea, etapa esprintean erabaki da eta Orica taldeko Simon Gerrans australiarra izan da azkarrena helmugan, Peter Sagan eslovakiarraren (Cannondale) aurretik. Euskalteleko Gorka Izagirre hamargarren postuan sartu da.
Sailkapen nagusian RadioShack taldeko Jan Bakelantsek jarraitzen du lider. Julien Simon (Saur) eta Gerrans segundu batera ditu.
Asteartean laugarren etapa izango dute txirrindulariek. Korsika utzi eta Nizara joango dira, 25 kilometroko taldekako erlojupekoa egitera.
Lasterketaren inguruko informazio guztia, NAIZen webgune berezian.

Bizkaia
La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
Euskal Herria
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Euskal Herria
A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Gipuzkoa
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

Música