Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Aritz Azkonak ezkutatzeko erabakia hartu dute, espetxeratzeko arriskuan daudela-eta. Bideo baten bidez helarazi dute beren mezua, Auzitegi Goren espainolak bere erabakia jakin baino ordu batzuk lehenago.
Atxiloketak eta espetxea saihesteko eta euren militantzia politikoarekin jarraitzeko egin dute hautu hori, bideoan azaldu dutenez.
Lau gazte horiek, espetxean dagoen Mikel Jimenezekin batera, Auzitegi Goren espainolaren epaiaren zain zeuden. Segiko kide izateagatik epaitu zituzten eta Auzitegi Nazionalak seina urteko espetxe zigorra ezarri zien.
Gerora jakin da Gorenak Caminos, Azkona eta Jimenez absolbitu egin dituela, eta Sagardoi eta Goñi zigortu.
Eleak mugimenduak deituta, heldu den larunbatean ekitaldia egingo dute Amaiurren, auzipetu guztien absoluzioa eta «salbuespen neurriak» bertan behera utz ditzatela aldarrikatzeko.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

