
Hondarribian lortutako garaipenarekin, San Miguel Ligan duen nagusitasuna beste behin berretsi du ‘Bizkaitarra’ ontziak.
Ohorezko tanda nahiko berdinduta hasi da, eta lan erdiak eginda zituztela, parean aritu dira Urdaibai eta Kaiku. Hala ere, probak aurrera egin ahala Sestaoko ontziak estutu egin du eta aise nagusitu da, Urdaibai eta Orioren aurretik.
Bigarren txanda oso orekatua izan da, baina Tiranekoak sendo aritu eta erraz gailendu dira San Juan eta San Pedroren aurrean.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Kaikuk 3 puntu gehiago atera dizkio Oriori –Hondarribian laugarren sailkatu dira–.
