
Azken urteetako txupinera guztiak elkarrekin eta dagozkien jantziekin elkartu dira gaur Bilboko Areatzan. Momentu berezia inoiz txupinera izan diren guztientzat eta bereziki horietako birentzat gaur; aurten bere izendapena ofizialki bertan behera utzi duten Jone Artolarentzat eta 1999an preso zegoelarik txupinera izan zen Arantza Garbaiorentzat.
Aurtengo Aste Nagusiko txupinerak polemika oro baztertu nahi izan du, ez dagokiola berari ika-mikak adierazi du eta «ekimen guztietan normaltasunez» parte hartzea gustatuko litzaiokeela adierazi du. Askorentzat «momentu oso gogorrak» ekidingo zirela modu horretan esan du eta bere parte hartzea Konpartsen ekimenetara mugatzeak erakutsi du, Artolaren ustez, hauek Aste Nagusian duten garrantzia.
Ekintza gehienetan errepikatu duen moduan, gaur ere adierazi du txupinera jantzia jartzean 2013ko txupineran bilakatzen dela, «inoiz orain arte izan ez dudan sentipenak ditut, oso momentu berezia izan da, aurreko urteetako txupinerekin elkartzea oso aberasgarria izan da», Artolaren esanetan.
Bere alboan izan da 50 suziriren jaurtiketa ardatz izan duen ekitaldi osoan zehar Arantza Garbaio. 1999an izendatu zuten Pa...Ya konpartsako kidea txupinera. Espetxean zen orduan Garbaio eta ezin izan zuen txupina bota, gaur orduko arantza hori kendu du: «orduan egin ezin izan nuena gaur egin du. Nire izenean bota dut txupina eta baita Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren izenean ere».

‘La Roja’ divide a la Plaza de Toros de Iruñea: «Puta selección» y «Yo soy español»

Terror en la curva de Estafeta y Telefónica con seis bólidos de Gibraltar

Familias de Sestao presentan quejas por la visita de un campus infantil a la Guardia Civil

Guía básica para un poteo sanferminero sin sionismo




