naiz.info
bergara

Langile bat zendu da AHTren obretan Bergaran

40 urteko langile bat hil da AHTren trenbidearen laneatan. Bergaran gertatu da ezbeharra.

Segurtasun Sailak Europa Pressi adierazitakoaren arabera, 40 urteko gizonezko bat hil da gaur bertan AHTren (Abiadura Handiko Trena) obretan lanean zebilela Bergaran (Gipuzkoa).

Lan istripua arratsaldeko 15.30 aldera eman da, eta suhiltzaile zein anbulantziak bertaratu egin dira. Arratsaldeko 16.10ean, mediku batek istripua izan duen langilearen heriotza ziurtatu du.