
Ofizialki datorren astelehenean, Celta eta Athleticen arteko partidarekin inauguratuko duten arren, milaka bazkidek ostiral honetan izan dute aukera San Mames Barrian izango duten jarlekuan jesartzeko aukera.
Izan ere, Valverderen taldeak bigarren aldiz egin du zelai berrian entrenamendua, baina jendaurrean egin duten lehena izan da.
Bertatik eginiko adierazpenetan, Josu Urrutia presidenteak esan du «pribilegiatu» bat sentitzen dela halako une bat bizitzeko parada izateagatik.
«Ilusio handiko momentua da, Athletic den familia honen parte izateaz harro sentitzekoa», nabarmendu du.
Athleticeko presidenteak gogogoratu duenez, San Mames Barriaren bi faseetako lehena baino ez da bukatu eta zehaztu du bigarrena 2015. urteko udaberrian bukatzea aurreikusita dagoela.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

La "Y vasca" acumula 2.200 millones de sobrecostes y 20 años de retraso
