Naiz.info
Baiona

Gizon baten gorpua aurkitu dute Ahurtin, auto batean

Aturri ibaiaren ertzean aurkitu dute bart gorpua. Polizia frantsesak ikerketa abiatu du eta homizidioa izan daiteke hipotesietako bat.

‘Berria’ egunkariaren arabera, atzo goizeko 11.00ak aldera aurkitu zuten gizonezkoaren gorpua. Auto baten barnean zegoen, Aturri ibaiaren ertzean.

Polizia frantsesa gertatutakoa ikertzen ari da eta homizidioaren hipotesia lehenetsi du. Autoari su ematen saiatu zirenaren zantzuak aurkitu dituzte.

Hildakoa ez dute oraindik identifikatu baina Polizia frantsesak dio gizonezko gazte batena dela aurkitutako hilotza. Bordelera eramango dute gorpua, autopsia egiteko.