NAIZ.INFO
ANTZUOLA

Deskargako lan istripuagatik elkarretaratzeak egin dituzte Antzuola eta Bergaran

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiruk, alde batetik, eta CCOOk, bestetik, elkarretaratzeak egin dituzte Antzuolan eta Bergaran, hurrenez hurren, Deskargako mendateko lanetan ostegunean hil zen langilearen heriotza salatzeko.

Euskal gehiengo sindikalak egin duen elkarretaratzea. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Euskal gehiengo sindikalak egin duen elkarretaratzea. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiruk elkarretaratzea egin dute Antzuolan, atzo Lasarte-Oriako langile bat hil zen tokitik gertu. ‘Lan istripu gehiagorik ez. Prekarietatea hiltzailea’ lelopean egin dute kontzentrazioa.

CCOOk, bestetik, Bergaran egin du elkarretaratzea, lan istripua salatzeko.

Deskargako mendateko lanetan kamioiarekin ari zela istripua izan zuen J.I.A.R. 33 urteko langileak. Antza denez, ibilgailuaren galgek huts egin zuten, beharginak kabinatik salto egin zuen eta kamioiak harrapatu egin zuen.