
Bilboko Eusko Alderdi Jeltzalearen egoitzaren parean elkartu dira eguerdian dozenaka herritar orain bi urte hustu eta bota zuten Kukutza gaztetxearen oroimenez. Zaratatsua izan da elgarretaratzea, «Elkartasuna ez da delitua» lelo nagusiarekin deitu dutena eta «ni ere egon nintzen» esaldiak lagundurik.
Orain bi urteko eraistean Iñaki Azkuna Bilboko alkateak zuzeneko erantzukizuna izan zuela salatu dute eta horregatik eraman dute protesta Sabin Etxera.
Batak eta besteek eramandako ontzi, kazo, txilibitu eta antzekoekin zarata egitea izan da protesta modua. Besteak beste, Periko Solabarria ere protestan izan da.
