«Egun, mugek gero eta eragun gutxiago dutenean, Euskaltzaindiak ere hori baliatzen du Euskal Herri osoko euskaltzaleak batzeko eta ahaleginetan jartzeko. Espainia eta Frantziaren arteko mugan dagoen euskararen herrialde osoan lan egiten du euskara, aspaldiko hizkuntza, iraganeko bitxia baino, gaur eguneko eta etorkizuneko hizkuntza izan dadin, Europako beste hizkuntzekin batera», adierazi du Urrutiak.
Esker oneko hitzetan, euskalgintza hartu du gogoan euskaltzainburuak.
«Eskerrak, orobat, euskal jendeari eta euskal kulturari egiten duten guztiei, horien eguneroko ahaleginik gabe ezinezkoa izango bailitzateke Euskaltzaindiaren lana. Euskalgintzari asko zor diogu eta berarentzat ere bada sari hau», azpimarratu du.
Euskaltzaindian urteotan euskaltzain eta langile izan direnei ere eskerrak eman dizkie.
«Last but not least, eskerrak Europako Legebitlzarrari, sari hau ematearren: Izaskun Bilbao euskal ordezkaria izan dugu ibilbide honetan gidari eta, aldi berean, ezin ditugu alboratu saria emateko erabakia hartu dutenak eta, oro har, Europako Legebiltzarrean gure eta europar guztion ordezkari direnak», esan du Urrutiak, agerraldia bukatzeko.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Zestoa: El fiscal admite la sombra de violencia machista pero mantiene la petición de multas

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
