
Athleticek eta Realak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Emakumezkoen Lehen Mailako seigarren jardunaldiak. Txuri-urdinek zortzigarren postura egin dute salto garaipenarekin eta Athletic bigarren tokian kokatu da.
Realak 1 eta 0 irabazi du Sevillaren kontra Zubietan jokatu duen partidan. Hiru puntuekin andaluziarrak gainditu dituzte sailkapenean eta liga bukaeran Kopa jokatzeko aukera ematen duen zortzigarren postuan kokatu dira.
Athleticen garaipena askoz garbiagoa izan da. Zuri-gorriek partida hasieran aurreratu dira eta erraz gailendu dira Transportes Alcaine taldearen kontra (0-5). Bartzelonak berdindu egin du Oviedoren zelaian eta Athletic puntu bakar batera geratu da sailkapen nagusiko bigarren tokian.

Euskal Herria
Una muerta y cuatro heridas, atropelladas por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea

Cultura
«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Euskal Herria
Santurtzi reclama «justicia» por la muerte de Ander tras una actuación policial

Aktualitatea
Ekaitzak eztanda egin du EHZren bukaeran eta traktoreen laguntzaz atera dituzte autoak

Euskal Herria