NAIZ.INFO
BILBO

Senegalen kartzelaratuak egon diren bi arrantzale bermeotarrak aske geratu dira

Lakuako Gobernuak jakinarazi duenez ingurumenaren aurkako delitu bat egiteagatik Senegalen kartzelaratuak izan ziren bi arrrantzale bermeotarrak aske geratu dira.

«Almadraba Uno» ontziko patroia eta kapitaina aske geratu dira gaur Senegalen, Gasteizko Gobernuak ezagutzera eman duenez. Gaur bertan Euskal Herrira bueltan abiatzekoak zirela jakinarazi dute, beren familiekin ahalik eta arinen batzeko.

Bi arrantzale bermeotarrak abuztuaren 2an atxilo hartu zituzten zituzten, itsasontzia babestutako eremu batean sartu eta hondoa jo zuelako. Ingurumenaren aurkako delitu bat egitea egotzita atzeman zituzten.