Naiz.info
Donostia

Hogeita lau bertsolarik jokatuko dute txapelketako bigarren fasea

Larunbatean Oionen jokatutako azken kanporaketak erabakita utzi zuen finalaurrekoetarako sailkatuen zerrenda. Hogeita lau bertsolarik egin dute aurrera txapelketan eta lehen saioa Gernikan izango da azaroaren 9an.

Markina-Xemeingo kanporaketan parte hartu zuten Agin Laburuk, Beñat Ugartetxeak, Eneko Abasolok, Eneko Fernandezek, Onintza Enbeitak eta Jone Uriak. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Markina-Xemeingo kanporaketan parte hartu zuten Agin Laburuk, Beñat Ugartetxeak, Eneko Abasolok, Eneko Fernandezek, Onintza Enbeitak eta Jone Uriak. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Oionen larunbatean jokatu zen azken kanporaketak erabakita utzi zuen hurrengo faserako sailkatuen zerrenda. Etxahun Lekuek eskuratu zuen azken txartela Arabako herrian jokatu zen lehian.

Hogeita lau izango dira guztira Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren fasea jokatuko dutenak. Finalaurrekoak bi itzulitara jokatuko dira. Azaroaren 9an hasiko da Gernika-Lumon eta hilaren 30ean amaituko Maule-Lextarren.

Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira. Bigarren itzuliko finalaurrekoak Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira azaroaren 23an, 24an eta 30ean.

Finalaurrekoen osaketa honela gelditu da:

Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga

Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso

Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia