
Athleticek merezitako porrota jaso du Atletico Madrilen aurka Vicente Calderonen (2-0). Madrildarrak askoz talde sendoagoa direla agerian utzi dute eta euskaldunek ezer gutxi erakutsi dute garaipena ezbaian jartzeko.
Diego Simeonek zuzentzen duen taldea aise nagusitu da lehen zatian David Villa eta Diego Costak egindako golei esker. Ordu erdi bakarrik iraun du Athleticentzat partidak. Balentziaga min harturik zegoen unean, Villak ondo baliatu du aukera eta ez du hutsik egin.
Valverdek Erik Moran zelairatu du ezkerreko atzelariaren ordez eta taldeak tokia galdu du lehen zati bukaeran. Diego Costak bigarren gola egin du atsedenaldira joan aurretik. Bigarren zatian Atletico Madrilek errenta defendatu du eta Athleticek ez du gol aukerarik sortu.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
