
Kaskarra emaitza eta kaskarra egindako norgehiagoka. Reala bere mailaren azpitik egon da gaur Santiago Bernabeun Real Madirlen aurka jokatutako norgehiagokan. Aurreikustekoa zen Manchester Uniteden aurkako partidak sortutako nekea nabaria izango zela gaurkoan, baina egindako lanak are azpiago utzi ditu iragarpenak.
35 minututan lau gol jaso dituzte donostiarrek. Defentsa lanetan gabezia handiak izan dituzte eta Real Madrilek bere nagusitasun osoa erakutsi du, batez ere lehenengo zatian. Bravoren atea erabat zulatuta utzi dute.
12. minutuan inauguratu du markagailua Cristiano Ronaldok taldeko jokaldi baten ondoren. Portugaldarra izan da norgehiagokako protagonista nagusienetako bat, hiru golen egile izan baita.
Bigarren sei minutu beranduago iritsi da. Kasu honetan Benzemaren eskutik. 26.enean Ronaldoren bigarrena eta bederatzi minutu beranduago Khedirak egin du madrildarren laugarrena.
Bigarren zatian zuriek nabarmen jaitsi dute jokoaren erritmoa eta Realak arnas apur bat hartzeko aukera izan du, markagailuko aldea kasik berreskura ezina izan arren. Donostiarrak, ordea, ez dira hutsean itzuli etxera. Griezmannek 61. minutuan eman dio norgehiagokako gol bakarra Realari.
Besterik egiteko aukerarik ere izan dute txuri-urdinek. Gol horren aurretik Griezmannek berak penaltia jasan du. Diego Lopez atezainak falta egin dio area barruan, baina epaileak ez du ezer ikusi.
Rondaldon 76.ean sartu du norgehiagokako bosgarren eta azken gola.
Amaieran 5-1 Bernabeun.
Partidaren xehetasunak eta estatistikak NAIZeko webgune berezian.

Un muerto y cuatro heridos tras ser atropellados por un camión de la basura en Iruñea

Santurtzi reclama «justicia» por la muerte de Ander tras una actuación policial

El médico Esteban Muruetagoiena, muerto tras ser torturado, reconocido como víctima del Estado

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser
